sábado, 7 de mayo de 2011

Gaitasun digitala

Lehenengo bideoan teknologia berriak eskaintzen dituen onuraz hitz egiten digu, batez ere, errealitate birtualak ekarriko dizkigun onuraz. Horrekin hezkuntzaren munduaren aldaketa itzela gertatuko zen, non haurrak ikasiko zuten beraiek ikusitako eta sentitutakoaren arabera, Liburuak guztiz baztertuz. Video honetan teknologia berrien onurak baina ez dira azaltzen oso era azalean egia esan.
Bigarren bideoan, aldiz, teknologia berriek dakartzaten arazoetaz mintzatzen da, eta zalantzak sortzea du helburu bezala. Web 2.0. inguruan, esaterako. Hezkuntza arloaren inguruan ere mintzatu izan da ere, alfabetizazio digitalaren garrantziaz mintzatzen da. Berak garrantzi handia ematen dio informazioa analizatzeari eta bilatzen jakiteari. Kritikoak izan behar gara irakurtzean, bilatzean eta sarea erabiltzean.
Eta orain arte aipatu ez diren galdera batzuk formulatzen dira: nork egiten du guk kontsumitzen duguna?; Pribazitatea etengabean aipatzen zaigun gauza da, baina nork dauzka gure datuak?; Nork kontrolatzen du sarea den merkatu hori?; googleren moralitate bikoitza; zeren truke eskaintzen digute dohain diren tresnak?…
Irakasle moduan ere gure zeregina finkatzen du eta belaunaldi berrien irakasleak izango garen heinean kultura digitalean murgildu eta bertan parte hartze aktiboa izan behar dugula dio. Kultura horrek bere onurak ekarriko dituelarik. Kultura digitalak zerbait guztien artean produzitzearen eta konpartitzearen balorea sustatu dezakegu eta ikasiko dute haiek ere autoreak izan daitezkela eta hori diren neurrian gauzak internetetik hartzen eta hobetzen eta berriz ere bueltatzen ikasiko dute. Horretarako autoestiman irakatsi behar diogu beti ere, jakinarazten okertu ahal garela.

Eten digitala

Zer da eten digitala?
Eten digitala gertatu egiten da interneterako sarbidea globalizatuta ez dagoelako eta sarbidea duten eta ez dutenaren artean ematen den bereizketa horren emaitza da.
Eten digitala internetera sarbidea duten pertsonek, instituzioak, gizarteak edo herrialdeak, eta sarbidea ez duten horien arteko ezberdintasuna da; hau da, informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara IKTren bitartez sar daitekeen eta sar ez daitekeen arteko ezberdintasuna. Horrek dakar, internet ahalbidetzen duen komunikaziorako, formakuntzarako, bultzada ekonomikorako… aukera hori, internetara sarbidea ez duten horiek, ez dutela izango; eta IKTak eskaintzen duen aurrerapen ekonomiko, sozial eta gizabanako horretaz baztertuta geratuko direla.
Laburbilduz, eten digitala interneterako sarbiderik ez egotea eta, beraz, bertan aurki ditzakegun tresnak erabiltzeko aukerarik ez izatea eta horrek eragiten duen ezberdintasuna izango zen.
Internet inklusio elementu bezala ikusi nahi izan den arren, horrek ekarri duen eten digitala larriago bilakatzen ari da. Eten digitala bezala hasi zena pertsonen, taldeen, herrialdeen… arteko bereizketa elementua ere bilakatu da, era horretan, bereizketa eta bazterketa teknologikoa zena orain ere soziala bilakatzen ari da. Eten digitala, eten soziala da ere.

Eten digital motak
Autore honek eten digitalaren zergatia azaldu nahian, zergatik ematen den azaltzeko zenbait faktore aurkezten digu. Aurkeztu dizkigun guztiak eten digitala egoteak eragiten du:
• Politika edo ekonomia
• Hezkuntza
• Adinaren bereizketa
• Generoa
• Hizkuntza
• Irakasleak eta ikasleak
• Psikologikoa

POLITIKA EDO EKONOMIA

Hasiera batean sinistu zen teknologiak aurrerapauso itzela izan zela, adizkidetasuna, lankidetza, jokoa edo komunitatea izan daitezkeen mugak bere kokapen geografikoagatik, gaindituta geratzen zirelako. Baina hori ez da guztiz egia.

Ekonomiak mugatu egiten gaitu, eta batez ere horren eragina ikus dezakegu herrialde aberatsak eta pobreak erkatzen baditugu. XXI.mendean aurreko mendean baino handiagoa da haien arteko bereizketa.

Eta bi tendentziekin topo egiten dugu eten digitala azaltzen saiatzen garenean, eta autore honek gogorra eta bigun bezala aurkezten digu. Biguna esaten dion horri, arreta jartzen du azpiegituretan eta bestea aldiz, arazoa ezberdintasun sozioekonomikoan oinarritzen dela dio.

Azken honi kasu egiten badiogu, ikus dezakegu, osasungintzan edo hezkuntzan ematen den bereizketa hori ere teknologian ematen dela, ezberdintasun ekonomikoa eta horrek eragiten duen ezberdintasun soziala dela medio. Eten digitala ezberdintasuna soziala den ikuspuntu horretatik, hartzen diren erabaki guztiak interneta globalizatzeko, talde bati baino ez dio onurak ekarriko eta eten digitala bera handituko da.
Bigunean pentsatu egiten da, internetaren sarbidea unibertsalizatzean bestelako arazoak konponduko direla.

HEZKUNTZA

Ekonomia alde batera utzita, hezkuntzak bere garrantzia ere badauka. Formakuntza ezak ere eten digitala sortzeak eragiten du. Pertsona batek, teknologi aparatu asko izateagatik, ez badago trebatuta haren erabilpenaz, ez da gai izango horren erabilpenak dakartzan onuraz hornitzeko. Alfabetizazio digitala garrantzizkoa da eten digital hori gainditu ahal izateko.

Beraz, etorkizuneko hiritarrek ez dira soilik orain arte landu izan den irakurketan eta idazketan trebatua izango, baita teknologia berriekin elkarreragiteko eta komunikatzeko formakuntza jaso behar izango dute. Hauek izango baitira informazio trukeen oinarrizko tresna.

Alfabetizazio digitala gauzatzeko zenbait konpetentziak gehitu behar dira, orain arte landu ez direnak eta horien artean, informazioa kudeatzeko eta jasotzen dugun informazioa horrek, duen garrantzia eta fidagarritasuna aurkitzeko gaitasunak, landu behar izango ditugu. Alfabetizazio hori jasotzen duen pertsonari, baimendu beharko dio teknologiak funtzionalki maneiatzen, jarrera positiboa izaten, errealista haren erabilpenean eta haren erabilpen beharra ebaluatzeko.

Badakigu hezkuntzak haurran eragina duela, bertan ordu asko ematen dituelako eta horrexegatik, funtzezkoa izango da eskola, bestelako konpetentziak ahaztu barik, haurrak konpetentzia digitala lantzea eta informatika egon ordez, zerbait baztertuta bezala, gelan informatika egotea bide bat bezala, integratzen joan dena azkeneko urteetan. Eta horrekin teknologia ez bakarrik hezkuntza edo akademiko arloan sartuz, baita etxean ere.

Horretaz aparte hezkuntzak ere kontuan hartu behar izango duen gauza izango da, internet baliabide anitzak eskaintzen dituen era berean, gaitasun kognitibo ezberdinak dituzten pertsonei zuzendutako informazioa eskaintzen duela, eta era horretan, hezkuntzak lagundu behar izango dio haurrari ez bakarrik internet era objetibo batez erabiltzen baita informazioaren moldaketa eta berriz egiteko jarduera kognitiboan, ez baita gauza bera berdintasuna, ezagutzaren sarbidean izatea edo ezagutzen aurreko berdintasuna.


HIZKUNTZA

Hizkuntzak ere eten digitala egoteak eragiten du, ingelesa baita sarea menperatzen duen hizkuntza. Askotan berrien edo eguneratuen dauden sareguneak ingelesez daude, hortan datza hain zuzen ere, ingelesaren garrantzia.

ADIN EZBERDINTASUNA

Eten digital honetan murgilduta ez dugu ahaztu behar belaunaldi ezberdinekin topatzen garela eta, beraz, ezagutza eta formakuntza ezberdinekin. Zenbaitek kultura bereizketa belaunaldi anitzetan kokatzen dute.

Gazteek teknolologia kontsumitzaileak handiak dira helduago direnekin konparatzen badugu. Eta gazteek txikitatik teknologia berriekin harremanetan egon direnez, erraztasun gehiago dute teknologia berriekin lotutako aurrerakuntzetan murgiltzeko eta bertan aurkitzen ditugun tresnak maneiatzeko: chat, foroak, mezuak, posta elektronikoa, sare sozialak…
Horrek garrantzia izango du teknologia berriekiko duten jarrera eta trebatzeko duten seguritatea. Eten digital hau, hezkuntzan ere bere garrantzia izango du, geroxeago azalduko dugun moduan.

IRAKASLEA ETA IKASLEAK

Irakaste-ikaste prozesuan aurreko parrafoan esan duguna bere eragina izango du, ikasleak trebatuagoak egongo direlako teknologia berrietan irakasleak baino, are gehiago, harekiko erraztasuna handiagoa izango da.

Horrek irakasleei segurtasun falta eragingo die teknologia berriak, batetik, oso azkar aldatzen direlako eta etengabean gauza berrietara moldatu behar izango direlako, eta bestetik, garrantzitsuago izango dena, tonto irudia ez plazaratzea haien ikasleei.

Irakasleak gai izan beharko dira, orain arte erabili den metodologia, non testuak eta hitzaldiak nagusi ziren, teknologia berriekin. Ikasle berriak ciberkulturan murgilduta ikusiko dute bere burua, eta eskolak horretara moldatu behar izango da, horri erreferentzia egiten dioten gauzak ezarri eta tarteko mugan ibiliz.





GENERO

Genero aldetik, badirudi ere ezberdintasunak daudela teknologia berriekin. Gizonak teknologia berrietarako sarbidean nabarmenduta ikusten da. Oro har, esan genezake gizonak teknologia berrien kontsumitzaile handiagoak direla emakumeak baino.

Dena den, genero bereizketa hau guk bizi garen gizartean ez daukagu zer nabarmentzeko, emakumeak eta gizonak sarera sartzeko eskubide berdinak dituztelako, baina bai emakumea oso baztertuta ikusten zaion zonaldeetan ez zaio teknologia berrietara sartzen uzten.


EZAUGARRI FISIKO ETA PSIKOLOGIKOAK

Testu osoan zehar eskolan teknologia berria ezarri behar dela, komentatu dugu, baina konturatu barik, pentsatu izan dugu ordenagailuen ezarketan. Baina dakigunez, gaitasun fisiko eta psikiko ezberdinak dituzten haurrekin topo egiten dugu eta behar guztiak asetzeko teknologia berriak ikasle guztientzat bideratuta egon beharko dira, bestela esklusio faktorea izango da.

Eskoletan egon beharko diren teknologia berriak anitzak izan beharko ziren behar guztiak asetzen dituena eta moldatu daitezkeenak edozein delarik, teknologia berri horren hartzailea. Baina errealitatea bestelakoa da, eskoletan dauden teknologiak oso estandarrak dira.

Kaos honetan egonda, eten digital hau ondorio hirukoitza izango du, teknologia eragiten duen diskriminazioa eta teknologiak ahalbidetzen dituen aukeretaz onuraduna ez izatea: ingurune fisikoa kontrolatzeko, pertsonekin erlazionatzeko eta lana lortzeko.

Teknologia berriak eskaini ahal dizkigun abantailak anitzak dira baina oraindik asko hobetzeko geratzen da. Sarean informazioa antolatzeko erabiltzen den diseinua eta egitura diskriminazio faktorea ere bilakatzen ari da. testu alternatiborik ez duten irudiak, subtitulurik gabe agertzen diren soinuak…
Horretan trebatzen ari dira azken boladan, sarean sartzea guztien gauza izan ahal izateko, jende guztiari bideratuta.

HEZKUNTZA MUNDUAK ZER EGIN DEZAKE

Argi dago behin eten digital hau zergatik gertatzen denaren analisia eginda, guztiz baztertuta geratzen da, azpi egiturekin arazo guztiak konduko direla esaten zuen teoria, eten digital herrialdeen arteko bereizketa sozioekonomikoan oinarritzen delako. Bertan argumentu ekonomikoak, giza eskubideak, politikoak eta sozialak etab. Agertzen baitira.

Hezkuntza munduak kontuan hartuta zenbateko garrantzia duten teknologia berriak, erabiliko duten pertsona guztiei bideratuta egon behar da, izan ere, eskolak pertsona oso diferenteekin eta gaitasun eta behar diferenteekin topatu egingo da eta eskola izan behar da teknologia berrien erabilpena normalizatzea, edozein delarik teknologia berri horren erabiltzailea.

Egia da testuan behin eta berriz aipatu dugula, ekonomiak garrantzi handia duela normalizazio horretan, batzuk horretarako baliabide nahikoak dituzten heinean beste batzuk ez dute horrelako erraztasunik.

Horretarako bakarrik lehen aipatu dugunez, ez da bakarrik behar teknologia aproposa egotea baita haren erabilera gauzatu ahal izateko erabiltzaileen formakuntza ezinbestekoa suertatzen da. eta honetan sartuko dugu alfabetizazio digitala, zeina garrantzia handia daukan, baimenduko diolako haurrari ahalik eta probetxu handiago ateratzen teknologia berrietaz; eta hau ez da izan behar bakarrik, aspektu instrumentalak baita aurkitzeko, ebaluatzeko, informazioa egituratu eta antolatzeko gaitasuna garatzea. Alfabetizazio hori pertsona guztiei bideratuta. Eta horretarako irakasleak formakuntza aproposa izan behar du.

lunes, 7 de marzo de 2011

Aproba testu birsartua

Parte finkoan: 3.1. Diseinuan: add a gadget: Etiketa zerrenda: idazpenetan ipintzen dituzun etiketak ikusteko bloke batean ateratzen da: Diseño/Elementos de la página/ Add a Page Element/ Etiquetas. Link zerrenda: gune interesanteen estekak, klaseko lagunen blogetarako estekak,.. Nola sartu bat? Personalizar/ Diseño/Elementos de la página/ Add a Page Element/ Lista de vínculos. Feed batzuk: Sindikatu nahi duzun webgunearen url-a kopiatu eta gero: Personalizar/ Diseño/Elementos de la página/ Add a Page Element/ Feed

domingo, 20 de febrero de 2011

Sarrera

Egun on guztioi!
Honelaxe ematen diot sarrera nire blog berriari. Hemen teknologia berrien inguruan interesgarriak suertatzen zaizkidan gauzak eskegiko ditudalarik zuen elkartrukeak interesgarriak eta erabilgarriak egingo zaizkit. Espero dut "teknologia berriak ikastolan" bloga teknologiak hezkuntzan nola ezarri behar diren jakiten laguntzea. Besterik gabe hemen duzue nire bloga.

lunes, 14 de febrero de 2011

Datorren asterako ikusi beharreko bideoa: Interneten iraultza soziala

Bideo hau oso interesgarria da
Informazio gehiago nahi izatekotan wikipedian eskuragarri dago, egin klik hemen eta sartu.