lunes, 14 de febrero de 2011

Datorren asterako ikusi beharreko bideoa: Interneten iraultza soziala

Bideo hau oso interesgarria da
Informazio gehiago nahi izatekotan wikipedian eskuragarri dago, egin klik hemen eta sartu.

1 comentario:

  1. Bideo hau oso interesgarria suertatu zait ulertzeko internet egiteko era berri hau. Web 2.0 erabiltzaileen parte hartze handiagoa errazten du eta horrek kontsumitzaileen garrantzia interneten areagotzen du. Hasiera batean interneten kontsumitzaileak baino ez ginen bertan parte hartzen ez genuela, baina interneten gertatu den iraultzaren ostean, argi dago internet erabiltzaileen esku dagoela, produktoreak bihurtu direlako gehien. Horren adibide gisa facebook edo tuenti izango ziren eta kontsumitzaileek informazioa biltzeko gunea wikipedia aipatuko genuke.
    Bide honekin internet lehen lortu ezin zezakeen hurbilpen hori orain lor dezake teknologia berriaren erabilpenarekin, zeina elkartrukean oinarritzen den. Honekin batera, esan beharra dago orain produzitzaileak diren horiek, kontsumitzaileak ere badirela eta beste kontsumitzaileen beharrak asetu dezakete interes komunak izan ditzaketelako. Horrek bide batez esanda enpresei gauzak zailestu egiten die, publizitatea baino inpaktu gehiago duelako beste kontsumitzaileen iritzia produktu bat erostekotan gaudenean.
    Kontsumitzaileek botere handiagoa eskuratu dute, beraiek zer ikusi eta noiz ikusi nahi duten erabaki dezaketelako eta baita kalitatea ere exijitu dezaketelako. Lehen web-an galduta edo mugatuta zegoen informazioa orain erabiltzaileek eskuratzeko eta emititzeko gaitasuna dute eta horrek lehen esan dugun bezala publizitatea egiteko eraren aldaketa bultzatzen du. Prozeduran erabiltzaileek sortzen duten mikromedioak internetentzako publizitate euskarri berria suposatzen baitu.

    ResponderEliminar