lunes, 28 de febrero de 2011

informazioaren gizartea

1 comentario:

  1. "Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu masiboan, erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio informazio gizarteari"

    Birritan edo hirutan irakurriz gero eta esan nahi duena intrinsekoki behatuz, azken batean esan nahi duena da, gizarte honetan teknologiak direla medio gertatzen ari diren elkartruke komunikatibo ugariri, deitzen diogula informazioaren gizartea.

    Guk gizarte horretan kokatuta gaudela argi dago, gero eta informazio gehiago gure esku baitago, internet-ri esker.
    Internet informazioaren lehioak ireki dizkigu eta web-era iritsi daitekeen edonor eskuragarri ditu informazio mordo hori, estatuak ez badu derrigortzen, tibeten gertatzen den moduan, esaterako.

    beraz, guk informazio gizartearen barnean kokatu gaitezke baino oraindik askotxo daude, baliabide falta direla eta, elkartruke komunikatibo horiei ailegatu ezin daitezkenak.
    Horri gaineratu behar diogu ere, belaunaldi berriak mundu teknologiko honetara bideratu behar ditugula, eta horretarako formakuntza egokia izan behar dutela eta horretan irakasleak trebatu behar izango dira, haien beharrak asetzeko; azken batean, informazio mordoa haien esku izan arren horiek erabiltzeko gaitasunik edo formakuntza eza baldin badute, ez dute erabiltzen jakingo eta informazioaren gizartea deitzen dugun hori, desinformazioaren gizartea bilakatuko da.

    ResponderEliminar