sábado, 7 de mayo de 2011

Gaitasun digitala

Lehenengo bideoan teknologia berriak eskaintzen dituen onuraz hitz egiten digu, batez ere, errealitate birtualak ekarriko dizkigun onuraz. Horrekin hezkuntzaren munduaren aldaketa itzela gertatuko zen, non haurrak ikasiko zuten beraiek ikusitako eta sentitutakoaren arabera, Liburuak guztiz baztertuz. Video honetan teknologia berrien onurak baina ez dira azaltzen oso era azalean egia esan.
Bigarren bideoan, aldiz, teknologia berriek dakartzaten arazoetaz mintzatzen da, eta zalantzak sortzea du helburu bezala. Web 2.0. inguruan, esaterako. Hezkuntza arloaren inguruan ere mintzatu izan da ere, alfabetizazio digitalaren garrantziaz mintzatzen da. Berak garrantzi handia ematen dio informazioa analizatzeari eta bilatzen jakiteari. Kritikoak izan behar gara irakurtzean, bilatzean eta sarea erabiltzean.
Eta orain arte aipatu ez diren galdera batzuk formulatzen dira: nork egiten du guk kontsumitzen duguna?; Pribazitatea etengabean aipatzen zaigun gauza da, baina nork dauzka gure datuak?; Nork kontrolatzen du sarea den merkatu hori?; googleren moralitate bikoitza; zeren truke eskaintzen digute dohain diren tresnak?…
Irakasle moduan ere gure zeregina finkatzen du eta belaunaldi berrien irakasleak izango garen heinean kultura digitalean murgildu eta bertan parte hartze aktiboa izan behar dugula dio. Kultura horrek bere onurak ekarriko dituelarik. Kultura digitalak zerbait guztien artean produzitzearen eta konpartitzearen balorea sustatu dezakegu eta ikasiko dute haiek ere autoreak izan daitezkela eta hori diren neurrian gauzak internetetik hartzen eta hobetzen eta berriz ere bueltatzen ikasiko dute. Horretarako autoestiman irakatsi behar diogu beti ere, jakinarazten okertu ahal garela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario